Produktuak
Mugikorretarako edukiak
Hauek dira telefono mugikorretarako garatzen ditugun edukietako batzuk. Imaginatzen al duzu aplikazio horiek guztiak zure mugikorrean edukitzea?
Gida turistikoa:Pasa ezazue zuen hiriko informazioa telefono mugikorretara: ostatuak, jatetxeak, toki interesgarriak, ibilbideak, mapak, herriaren historia, telefono interesgarriak, ... mugikorretarako gida turistikoa. |
![]() |
Jaien egitaraua:Zuen hiriko jaien egitaraua telefono mugikorretarako egokitzen dugu. Horrela, egitarau hau mugikorrean dutenek, momentu oro jakingo dute non zer dagoen. |
![]() |
Neurrira egindako aplikazioak:Edozein informazio mota moldatzen dugu telefono mugikorretarako. Zuk nahi duzun aplikazioa garatzen dugu, interesatzen zaizun informazioarekin: Ezkontzetarako gonbidapen txartel elektronikoak, ospakizun handietarako kartel eta egitarauak, ... |
![]() |
Euskera-Gaztelera Hiztegia:Euskera-Gaztelera-Euskera hiztegia telefono mugikorretarako, euskerarekin arazoa duten pertsonei zuzendua. Hiztegi tradizionalekin alderatuta mugikorretarako hiztegi honek zenbait abantaila eskaintzen ditu: Ez du leku fisikorik okupatzen eta beti aldean daramazula. Horrez gain, bilaketak modu azkar eta erraz batean egiten dira. |
be waixe <··> |
Ezinbesteko esaldiak:4 hizkuntzatarako itzultaile bat da (Euskera, Gaztelera, Ingelesa, Frantsesa). Menu nagusian bilaketa egin nahi dugun hizkuntza aukeratuko da eta ondoren esaldiak kategoria ezberdinetan sailkatuta (agurrak, zenbakiak, koloreak, egunak, ohiko galderak, ...) aurkezten dira. Itzuli nahi den esaldia hautzen denean aplikazioak beste 3 hizkuntzetara itzuliko du. Produktu hau turistei eta atzerritarei zuzenduta dago, herri honetara datozenean eta hizkuntzarekin (bai euskara edo bai gaztelerarekin) arazoren bat edukiz gero komunikazioa errazteko herraminta egokia da. Horrez gain, Euskararekin arazoa duen edozein pertsonarentzat ere baliagarria izan daiteke. |
![]() |
Marketing Bluetooth:Telefono mugikorretan bluetooth bidez jasotako publizitateri deritzo, "marketing birala" edo "gertuko marketinga" ere deitua eta apurka-apurka indarra hartzen ari dena. Waixek publizitate kanpainarako beharrezkoak diren irudiak edo animazioak garaten ditu. |
![]() |
Banaketarako azpiegitura
Edukien banaketarako ere, beharrezkoa den azpiegitura eskeintzen da:
Bluetooth Igorleak:Kasu honetan Waixek beharrezkoa den azpiegitura guztia eskaitzen du, hau da, beharerezkoak diren bluetooth igorleak instalatzen ditu. Funtzionamendua oso erraza da, erabiltzilea bluetooth igorlearen kobertura erradioa sartzen denean (100 metro gutxi gora behera) eta bluetootha piztuta izanez gero, mezu bat jasoko du informazio hori nahi duen ala ez galdetuz. Mezua onartuz gero transmititu nahi den informazioa mugikorrean jasoko du. | |
![]() | |
Webguneak:Aplikazioa interneten web orri baten eseki, bai bezeroaren webgunean edo Waixe.com webean non erabiltzileak euren ordenagailura jeitsi ahal izango duten eta gero telefono mugikorrera pasatu. |
![]() |






