Waixe enpresaren sorreraren istoria laburra da.
Mondragon Unibertsitatean ikasi duten bi ikasle ekintzaileren eskutik hasi zen. Telekomunikazioetako Ingeniaritza burutu ondoren, lan mundurako saltoa zen egin beharreko hurrengo pausua, eta bide hori hartzea baino, beraien bidea eraikitzeko apustua egin zuten. Behin ideia hori argituta, Centro de Empresas e Innovación de Mondragonen, Saiolanen, sartu ziren beraien ideia garatzeko asmotan. Astiro-astiro eta eguneroko lanari esker, zenbait hasierako proiektu lortu zituzten, aurrera jarraitzeko animatu zituztenak.
Orain, enpresaren lehenengo urratsak eman direla, etorkizun oparoagoa datorrela atzeman daiteke. Horrek, aldiz, ez du esan nahi lan gogorrena eginda dagoenik, ezta gutxiago ere, are gogotsuago ekin behar dela datozen urteetan, egindako lanaren kalitatean inbertituaz ahalik eta produktu erakargarrienak eskeintzeko asmotan.
Hemendik aurrera gertatuko dena, orain hartutako erabakien islada izango da.